SIRO LÓPEZ

Larunbatean, maiatzaren 11n, Siro López entzuteko aukera izan genuen Tafallako eskola publikoan. Bertan 50 pertsona inguru bildu ginen, familiak, ikastetxe eta haur eskola ezberdinetako hezkuntza-profesionalak, irakasleak ez diren ikastetxeko langileak, auzokideak eta Tafallako talde eta erakunde ezberdinetako ordezkariak.

Hitzaldian, kanpo espazioa ikas-eremu bezala ikustearen beharraz ohartu ginen, kanpo espazioa ez dadin bakarrik patio garaiko denbora tartean geratu; ikasleei edozein momentutan bertan ibiltzeko, naturarekin eta bertako elementuekin kontaktua izanda ikasteko aukera emanez.

Sirok aipatutako moduan, modu osasuntsu batean hazteko, ura, lurra eta argi naturala behar dugu… eta ez al da modurik onena patioa berdetuz lortzea? Prozesu hau burutzeko oinarrizko osagaiak ditugu: espazioa, gogo handia eta amets honekin konpromezua hartu duen komunitatea. Jarrai dezagun amesten.


El sábado 11 de mayo tuvimos la oportunidad de escuchar a Siro López en el colegio público de Tafalla. Nos reunimos 50 personas: familias, profesionales de la educación de diferentes centros educativos y escuelas infantiles, personal no docente, vecindario y representantes de diferentes asociaciones y entidades de Tafalla.

Nos transmitió la importancia de ver el espacio exterior como un lugar de aprendizaje más, no limitando este espacio solo al tiempo del recreo; dando la oportunidad al alumnado de poder utilizarlo en otros momentos y poder aprender allí en contacto con la naturaleza y sus elementos.

Tal y como nos contaba Siro, para crecer de forma saludable necesitamos agua, tierra y luz natural… ¿Qué mejor manera de conseguirlo naturalizando el patio?

Tenemos los ingredientes más esenciales para llevarlo a cabo: el espacio, mucha voluntad y una comunidad comprometida con el sueño. Sigamos soñando.